XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain urte batzu, 1972.ean hain zuzen, Donostiako Injinadore Teknikoen Eskolan ere aritu nintzen irakasle bezala.

Bestalde, industrian ere ibilia naiz, 1976 urtean Laminaciones de Lesaca delako lantegian egin bait nuen lan.

Euskaldun berri ote zaren edo entzun dugu.

Bai, bai, euskaldun berria naiz, baina aspalditxo nabil euskal mundu honetan lanean.

Udako Euskal Unibertsitatean ikasle eta irakasle bezala ere aritua naiz eta UZEIk prestatu dituen zenbait hiztegi teknikotan parte hartu dut.

Ihazko Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Tesientzako saria irabazia zenuen.

Zertaz zen tesia?.

Tesia Altzairu-mota berezi baten propietate mekanikoei buruzkoa zen.

Zure tesi honetaz eztabaida bizia sortu zen egunkarietan, zer deritzozu zuk eztabaida horretaz?.

Bi gauza ikusten ditut garbi; lehenengoa, zientzi hitz askori, nire arloan behintzat, euskal errodun hitzik ez dagokiola; antzekoa bai agian, baina zehaztasuna galduko genuke, beraz, gure euskara euskaldunagoa izango litzateke agian baina ez genuke zientziarik egingo.

Bigarrena, itzulpen-lan horiek egiteko, euskara jakin behar da, baina baita ere kontzeptu horren esanahia ezagutu; dudarik ez dago, nere ustez, orain dela 50 urteko kontzeptuak altzairutegi batekoak adibidez edo kaleko kontzeptuak, eta gaur egungo teknikak behar dituenak ez direla berdinak.

Jakin dugu Aldundiak zuk aurkeztutako ikerketa-plana onartu duela.

Zein ikerketa-bide jarraituko duzu lan honetan?.

Polimero-nahasketen egitura eta propietate mekanikoak erlazionatzen arituko naiz.

Berehalako aplikabide industrialik izango al du zure lan honek?.

Nere tesian bai, ikerkuntza lan eta aplikabide industriala biltzea posiblea izan zen.

Lan honetan ez da berehalako aplikaziorik lortu, plastiko arloko lantegietatik ikerkuntza-lan eskaerarik izan ez dugulako; hala ere, praktikan oso erabilia den materiala aztertzen hasi gara, beraz, lantegi askorentzat interesgarria izango dela espero dut.